Euskadi- Cuba euskal- kubatar adiskidetasun elkartea eta Euskal Herriko emigrazio kubatarreko Desembarco del Granma, Sierra Maestra Euskadi eta ACESMA Euskadi hiru elkarteek komunikatu hau igarri zuten hurrengo abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Eguna dela eta.
Honako elkarte hauek sinatzen dute: Euskadi- Cuba, Sierra Maestra- Euskadi, Desembarco del Granma eta ACESMA Euskadi.
«Movimiento San Isidro» talde mertzenarioak egun hauetan egin duen kanpainak, komunikabide handiek anplifikatutakoa, «Kuban giza eskubideak (GGEE) ez direla errespetatzen» mezua zabaltzen du. Kanpaina hauek ohizkoak dira EEBBetako gobernuaren partetik.
Faltsukeri hutsa da. Akats eta mugak izkutatu gabe, giza eskubideen interpretazio eta aplikazioan integralitate eta zentzu holistikorik handiena lortu duen munduko estatua da Kuba.
Kuba eta Latinamerikako eta Karibeko beste estatu batzuekin konparazioa egiten badugu, herri hauetan giza eskubideen urratzea larriagoa, handiagoa eta sistematikoagoa dela egiaztatzen da.
Eskubide zibil eta politikoen arloan (lehenengo belaunaldiko GGEE) galdera hau botatzen dugu: zein herritan egin dira 130 mila herri- bilera bere Konstituzioko testua eztabaidatzeko eta aldatzeko, erreferendumean baieztatzeko baino lehen, Kuban egin den bezala? Ze gobernuk eztababidatu du lan eta ikas zentruetan herriaren aldaketa ekonomikoen programa?
Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen esparruan (bigarren belaunaldiko GGEE) eta ekonomia blokeatu batek dituen hainbat gabezia arren, Kubaren lorpenak, Latinamerika eta Karibeko testuinguruan eztabaidaezinak dira: UNICEFek dioen bezala haur- desnutrizio latzik gabeko herri bakarra da; FAOren arabera subnutriziorik txikiena duena; UNESCOk esanda «Guztiontzako heziketarako helburuak» guztiz bete dituen herri bakarra; Munduko Bankuak esanda bere BPGko portzentajerik handiena erabiltzen duena heziketarako; PNUDren arabera giza garapen altua duen herria; OMEk dioen bezala, haur heriotze- tasarik txikiena duena; edota GIBaren ama- haur transmisioa deuseztatu duen lehenengo herria.
Azkenik, Kuba mundu paradigma da hirugarren belaunaldiko GGEEetan edo solidaritate eskubideetan: nazio pobrea izanda, bere BPGko %3a zuzentzen du Hegoalde- Hegoalde kooperaziorako, batez ere mediku kooperaziorako, 2021ko Bake Nobel Sarirako proposamena izan dena; «Yo sí puedo» kubatar programak 10 mila milio pertsona baino gehiago alfabetatu ditu; eta doako begi ebakuntzak egiten dituen «Operación Milagro»- k ekonomia- baliabide gutxiko Latinamerikako 6 milio pertsonei ikusmena bueltatu die.
Hala ere, guda psikologiko eta mediatikoko operazioek, Kuba «giza eskubideak hausten dituen herria bezala» aurkezten dute. Bitartean, EEBBak ezartzen duen blokeo ekonomiko, komertzial eta finanatzarioaren eragin kriminala txikiagotzen dute. Hau urraketa sistematiko, handi eta nabarmen nagusiena da kubatar herriarentzako.
Blokeoa azken bi urteetan 130 zigor berriekin areagotu da. Hauetako 59 pandemia garaian izanda: diru- bidalketaren eliminazioa, hegaldi, bidaia eta itsas bidaien debekua, Helms- Burton legearen aplikazio osoa, enpresa inbertsoreei zigorrak, petrolioa garraiatzen duten konpainien jazarpena, eta abar.
Hau guztiagatik, Kubaren blokeoa kentzea, EEBBetako gobernuaren partetik injerentzia eta ezengonkortze politikoen amaiera eta Kubako giza eskubideen inguruko informazio- manipulazioaren amaiera eskatzen dugu.